XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eszenifikatu txiste hau: BEHI AZKARRA.

Amezketako Patxi jaitsi zen behin Tolosara, asteleheneroko ferira, behi bat erosteko asmoz.

Hamaika tratanterekin arituta gero aurkitu du bere gustokoa.

Behi sendoa, esnetsua eta nerbio haundikoa.

Baina prolema bat: etxera eramateko kamioi bat behar eta bat bakarrik ere ez libre.

Tratalaria ez zuen horrek asko estutzen.

- Lasai, gizona, kotxea hortxe daukazu, ezta? Biok barruan joango gara eta behia atzean lotuta eramango dugu.

- Baina nola eramango dugu behia kotxeari lotuta? Erotzen hasi al gara ala?.

- Lasai, gizona.

Behi hori zuk uste baino korrikalari hobea da eta.

Konbentzitu da baserritarra, sartu dira biak kotxean eta abiatu da, baina baserritarra mantso-mantso, behia itoko duen beldurrez.

Tratalariak: - Martxa honetan ez dugu berehala heldu behar.

Saka iezaiozu azeleradoreari lasai, gizona.

40 Km / orduko harrapatu dute eta behia lasai atzetik, danba-danba.

- Esaten dizut, bada, lasai sakatzeko.

Behi horrekin arriskurik ez dago.

70 Km / orduko harrapatu dute eta baserritarra ez doa lasai.

- Benga, gizona, emaiozu martxa gehiago.

- Baina ito egingo dugu behia!.

- Ezetz, bada, lasai sakatzeko!.

90ean doaz eta halako batean baserritarrak estu eta larri tratalariari: - Hara, esaten nizun nik.

Behi gaixoa mingaina ateratzen hasi da.

Ez doa ondo behi hori.

- Mingaina ateratzen al du? Eta zein aldetara ateratzen du?.

- Ezkerretara.

- Ondo joango ez da ba! Pasoa eskatzen ari zaizu eta!.

Igarkizunak.

Lapur batek, atxilotzeko asmoz bi polizia berarengana datozela ohartzean, abiadura handiz ihesari ematen dio polizien norabide berdina hartuz.

Nola esplikatuko zenuke lapur honen jarrera?.

Jonek horrela dio bere anaiari: - Zipristin 6 liburuaren 39 eta 40. orrialdeen artean 1.000 pezetakoa aurkitu dut.

- Hori ezinezkoa da erantzuten dio bere anaiak.

Zertan oinarritzen zen bere anaia gezurra esaten ari zela suposatzeko?.